Espainiako Konstituzioak xedatzen du enplegu publikoko hautapena merituaren, gaitasunaren, berdintasunaren eta publizitatearen printzipioetan oinarritzen dela. Zehazki, Konstituzioak dio “herritarrek funtzio eta kargu publikoetara iristeko eskubidea dutela berdintasun-baldintzetan” eta “legeak funtzio publikora sarrera arautuko duela merituaren eta gaitasunaren printzipioen arabera”.
Enplegu publikora sartzeko arau konstituzional hauek abiapuntu hartuta, Estatuko Administrazio Orokorrak sarrera-sistema bat ezarri du, jarraian deskribatu dena, informazio helburuetarako:
Nola lortu lanpostu bat enplegatu publiko gisa
Enplegu publiko bat lortzeko deialdian eskatutako baldintzak bete beharko dira, eskabidea epe barruan aurkeztu, dagokion tasa ordaindu (salbuespenik izan ezean), hautapen-probak gainditu eta eskainitako lanpostuaz jabetu.
Enplegatu publikoak izan daitezke karrerako funtzionarioak edo lan-kontratudun langile finkoak, burututako lanen arabera.
Zenbait kasutan, bitarteko funtzionario edo aldi baterako langile izateko prozesuak ere antolatzen dira. Kasu horietan, Administrazioarekin ezartzen den zerbitzu-harremanaren iraupena denboran mugatua izango da eta ez mugagabea. Hala ere, orokorrean, aldi baterako langileak izendatzeko ez da aurretiko deialdirik argitaratzen, izan ere, langile finkoak hautatzeko aurretiko prozesuetan edo bestelako prozedura espezifikoetan osatutako erreserbako hautagaien zerrendak erabili ohi dira.
Funtzionarioen kasuan, funtzionario izatera iristeko legeak sortutako kidego edo eskala jakin batera sartzea beharrezkoa da. Funtzionarioen kidegoak titulazio-taldetan sailkatzen dira, kidego bakoitzera sartzeko eskatzen den titulazioaren arabera:
Hautapen-probetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak
Funtzionario izateko:
Langile izateko:
Aurreko kasuez gain, Espainian lan egin eta bizitzeko baimena duten atzerritarrak.
Gutxienez hamasei urte eta gehienez nahitaezko erretiroaren gehienezko adina izatea. Beste mugako adin bat ezarri ahalko da lanposturako legez.
Gutxieneko adina hemezortzi urtekoa izatea eskatu ahalko da agintea baliatzea dakarten kidego eta eskaletara sartzeko edo osasunerako arriskuak dituzten bestelako lanpostuak eskuratzeko.
ADINGABEEKIN OHIKO HARREMANA IZATEA DAKARTEN LANBIDEETARA, LANPOSTUETARA ETA JARDUERETARA SARTZEA ETA LANBIDE HORIEK GARATZEA.
Adingabeekin ohiko harremana izatea dakarten lanbide, lanpostu eta jardueretara sartzeko, eta lanbide horiek garatzeko, derrigorrezkoa izango da sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu baten ondorioz epai irmo baten bidez kondenatua ez egotea. Delitu horrek barne hartzen ditu sexu-erasoa eta -jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeak galbidean jartzea, bai eta gizakien salerosketa ere. Helburu hauetarako, lanbide, lanpostu edo jarduera hauetara sartu nahi duenak baldintza hau egiaztatu beharko du sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiri bat aurkeztuta.
Enplegu publikoko eskaintzari dagozkion hautapen-proben deialdiek lanpostu kopuru jakin bat erreserbatuko dute desgaitasuna duten pertsonentzat, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako desgaitasuna duten pertsonen eskubideen eta gizarteratzearen inguruko Lege Orokorraren testu bateginaren 4. artikuluaren 2. paragrafoan ematen den desgaitasuna duten pertsonen definizioaren arabera, betiere hautapen-probak gainditzen badituzte eta beren desgaitasuna eta dagozkien lanak betetzeko gaitasuna egiaztatzen badituzte.
Indarrean dagoen araudiaren arabera, lanpostuen ehuneko zazpia erreserbatuko zaie desgaitasuna duten pertsonei eta gutxienez ere ehuneko bia desgaitasun intelektuala dutela egiaztatzen duten pertsonei, eskainitako mota honetako gainerako lanpostuak bestelako desgaitasunak egiaztatzen dituzten pertsonentzat izanda. Administrazio bakoitzak lanpostu-erreserbaren banaketa burutuko du desgaitasunekin bateragarriak diren funtzioak betetzen dituzten kidegoei, eskalei eta lan-kategoriei lehentasuna emanda.
Indarrean dagoen araudiak beste mekanismo batzuk ezartzen ditu ere desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikora sar daitezen, hala nola, probak burutzeko denboraren eta/edo baliabideen egokitzapena, zenbait kasutan lanpostuak hautatzeko lehentasun-ordena aldatzea edo esleitutako lanpostuaren egokitzapena.
Barne-igoera esaten zaio sailkapen profesionaleko azpitalde bateko kidego edo eskala jakin bateko karrerako funtzionario bat goragoko azpitaldeko kidego edo eskala batera igarotzen denean edo, lan-kontratudun langile finkoen kasuan, goragoko kategoria profesional batera igotzen direnean. Horretarako, dagokion prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko da eta hautapen-probak gainditu beharko dira.
Lan-kontratudun langile finkoek ere parte har dezakete barne-igoerako prozesuetan, azpitalde profesional jakin bateko funtzionarioen kidego edo eskala batera sartzeko.
Funtzionarioen kidego edo eskala batera sartzeko kidego edo eskala berri horretara sartzeko ezarritako baldintzak bete beharko dira eta gutxienez ere bi zerbitzu-urteko antzinatasuna eduki beharko da aurreko kidego edo eskalan.
Lan-kontratudun langileen goragoko kategoria batera barne-igoera lortzeko aplikagarria den hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzak bete beharko dira.