Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Nola aurkeztu daiteke parte-hartze instantzia Estatuko Administrazio Orokorreko hautaketa prozesuetan

Bai Estatuko Administrazioaren enplegu publikora sartzeko deialdiak zein hauen jarraipena deialdia antolatu duen erakundearen webgunetik burutu daitezke, bai eta Sarbide Orokorreko Ataritik (administracion.gob.es) ere. Azken honetan, gainera, hautapen-prozesuetan parte hartzeko inprimakia Internet bidez bete beharko da, eta modu elektronikoan aurkeztu ahalko da, dagozkion azterketa-tasak ordainduta.

Zein da eskabide-inprimakia eta nola eskura daiteke?

Eskabide-eredua "790 inprimaki" gisa ezagutzen dena da.

Eskabideak, ahal denean, elektronikoki aurkeztuko dira. Deialdian eskabidea elektronikoki aurkeztea eskatu ahalko da, indarrean dagoen araudian xedatutako baldintzen arabera.

Eskabidea elektronikoki aurkezteko, Sarbide Orokorreko Puntuan aurki daitekeen "hautapen probetako prozesuetan izena ematea" atala erabiliko da (http://administracion.gob.es/PAG/ips), adierazitako jarraibideak errespetatuta, eta horretarako eskatzaileak bere burua identifikatu beharko du Cl@ve identifikazio-plataformaren bitartez, plataforma horren edozein modalitate erabilita.

Aurkezpen elektronikoak honakoa ahalbidetuko du:

  • Inprimaki ofiziala internet bidez aurkeztea.
  • Eskabideari dokumentuak atxikitzea.
  • Tasak elektronikoki ordaintzea.
  • Eskabidea elektronikoki erregistratzea.

Paperean aurkeztutako eskabideak inprimaki ofiziala (http://administracion.gob.es/PAG/ips) elektronikoki beteta burutuko dira eta, behin behar bezala beteta, deialdia egin duen Ministerioaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edota Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan.

Eskabideak elektronikoki bete beharko dira inprimaki ofizialean eta inprimaki ofizial hori, orokorrean, Sarbide Orokorreko Puntuaren honako URL helbidean aurkituko dira: http: //administracion.gob.es/PAG/ips, edo hautapen-prozesuetako hautagaien izen-emateak izapidetzeko ezartzen diren erregistro elektronikoetan.

Atzerrian izenpetutako eskabideak dagozkien Espainiako ordezkaritza diplomatiko edo kontsularren bidez izapidetu ahalko dira. Eskabide horiek azterketa-tasak deialdian zehaztutako kontu korrontean sartu izanaren banku-egiaztagiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Zein da eskabidea aurkezteko epea?

Eskabideak aurkezteko epea 20 lanegunekoa izango da, deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Nola bete behar da eskabidea?

Deialdi bakoitzak jarraibide espezifikoak izango ditu eskabide-inprimakian aurreikusitako eremu bakoitza betetzeko.

Zein dokumentazio aurkeztu behar dut eskabidearekin batera?

Orokorrean, behar bezala betetako eskabide-inprimakia bakarrik aurkeztu beharko da, aldez aurretik burututako tasen ordainketarekin batera.

Lehiaketa-fasea duten Estatuko Administrazioaren deialdietan, fase horretako merituak egiaztatzeko hautagaiak lan egin duen Ministerio edo Organismoetako giza baliabideen zerbitzuek emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, deialdiaren eranskinean ageri den inprimakia erabilita. Hala ere, ziurtagiria hogei laneguneko epean zehar aurkeztu beharko da, oposaketa-fasea gainditu dutenen zerrendak argitaratu diren egunaren biharamunetik hasita.

Prozesuan beren egungo kidego edo eskalatik parte hartzen duten Estatuko Administrazioko funtzionario aktiboen kasuan edo Estatuko Administrazioko Hitzarmen Bakarreko langileen kasuan, baldin eta Langileen Erregistro Zentralean adierazitakoak ez diren beste meriturik aurkeztu nahi ez badute, ziurtagiri hori aurkeztu beharrean Administrazioak erregistro horretako datuak kontsultatu ahalko ditu eta datu horiek hartuko ditu kontuan lehiaketa-fasearen baloraziorako. Hautagaiak bere oniritzia eman beharko dio Langileen Erregistro Zentralean duen espedientearen informazioari, dagokion deialdi espezifikoaren eranskina erabilita. Hautagaiak bere espedientearen informazioa kontsultatu ahalko du Funciona Atarian, bere espediente pertsonalaren inguruko txosten baten eskuratze automatikoari esker.

Azterketa-tasarik ordaindu behar dut?

Deialdi bakoitzak zehaztuko du azterketa-eskubideak ordaintzeko tasaren zenbatekoa zein den.

Tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

  1. Ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila duten pertsonak. Egoera hori ziurtagiri bidez egiaztatu beharko dute eskaerarekin batera. Ez da beharrezkoa izango ziurtagiri hori aurkeztea desgaitasun-egoera http://administracion.gob.es/PAG/PID Ireki leiho berrianhelbidean adierazitako autonomia erkidegoren batean onartuta badu. Kasu horretan, eta interesdunak aurretiko baimena eman badu, organo kudeatzaileak egoera hori egiaztatu ahalko du hautapen-probetan izena emateko zerbitzuaren bidez eskaintzen den Herri Administrazioetako Datuen Bitartekaritzarako Plataformara sartuta.

  2. Deialdi-dataren aurretik gutxienez ere hilabete batez enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon diren pertsonak. Salbuespena baliatu ahal izateko derrigorrezkoa izango da ezarritako epean zehar enplegu egoki baten eskaintzarik baztertu ez izana eta sustapen, prestakuntza edo birmoldaketa profesionalerako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, arrazoi justifikaturik izan ezean. Halaber, hileroko errenta ezingo da izan lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa. Organo kudeatzaileak baldintza hauek egiaztatu beharko ditu, kasu guztietan eta interesdunak berariaz aurka egiten ez badu, hautapen-probetan izena emateko zerbitzuaren bidez eskaintzen den Herri Administrazioetako Datuen Bitartekaritzarako Plataformara sartuta. Enplegu-eskatzailearen egoera egiaztatzeko baimena ematen ez bada, adierazitako baldintzen arabera, enplegu zerbitzu publikoen bulegoan eskatuko da ziurtagiri hori. Errenten egiaztapenari dagokionez, azken ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitorpenaren bidez burutuko da eta, hala dagokionean, errenta-mailaren ziurtagiriaren bidez.

  3.  Familia ugariak, Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 12.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera. Tasaren ehuneko ehunaren salbuespena izango dute kategoria berezietako familietako kideak eta ehuneko berrogeita hamarreko hobaria izango dute kategoria orokorreko familietako kideak. Familia ugariaren egoera dagokion titulu eguneratua aurkeztuta egiaztatuko da. Ez da beharrezkoa izango familia ugariaren titulua aurkeztea titulu hori http://administracion.gob.es/PAG/PID Ireki leiho berrianhelbidean adierazitako autonomia erkidegoren batean eskuratu bada. Kasu horretan, eta interesdunak berariaz aurka egin ez badu, organo kudeatzaileak egoera hori egiaztatu ahalko du Herri Administrazioetako Datuen Bitartekaritzarako Plataformara sartuta.

  4. Terrorismoaren biktimak, terrorismoaren biktima gisa ulertuta jarduera terroristaren ondorioz kalte fisiko edo psikikoak jasan dituzten pertsonak, egoera hori onartzen duen epai judizial irmo edo administrazio-ebazpena aurkeztu dutenak. Terrorismoaren biktimaren senar/emaztea edo antzeko hurbiltasun-harremanean terrorismoaren biktimarekin bizi izan den pertsona, hildakoaren senar/emaztea eta zauritu eta hildakoen seme-alabak ere salbuetsita egongo dira. Azterketa-tasaren ordainketa edo, hala dagokionean, tasa horren erabateko salbuespenerako edo salbuespen partzialerako egoeraren baten justifikazioa, eskabideak aurkezteko ezarritako epe barruan burutu beharko da. Hala egiten ez bada, hautagaia prozesutik kanpo geratuko da. Edozein kasutan ere, azterketa-tasa ordaintzeak edo tasa horren erabateko salbuespenerako edo salbuespen partzialerako egoeraren bat justifikatzeak ez du ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko ezarritako moduan eta epean burutu beharreko eskabidearen aurkezpen-izapidea.

   

 

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa