Legezko abisua

Interneteko www.minhap.gob.es domeinuaren jabea Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa da  eta lege-ohar honek erabiltzeko eta sartzeko baldintza orokorrak jasotzen ditu.

Web gunea erabiltzeak erabiltzailea bertan sartzean indarrean dagoen bertsioaren baldintza orokor hauen berariazko onarpen betea dakar, web gunearen zerbitzu zehatz batzuetan ezarri litezkeen baldintza partikularrak baztertu gabe. Dena den, informazio eta zerbitzuen eguneratzea berehala egiten ez denez, baliteke ezberdintasunaren bat izatea. Horregatik, komeni da informazio, zerbitzu eta edukien indarraldia eta zehaztasuna egiaztatzea.

  • Web ataria erabiltzeko baldintza orokorrak

    Web gune honen bidez edota postontzietan azaldutako galderei erantzunen bitartez lortutako informazioak herritarrei laguntzeko eta informatzeko bakarrik balio du, eta inondik inora ezin da informazio horretatik eragin juridiko loteslerik atera (208/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen duenaren arabera).

    Con el fin de mejorar las prestaciones del sitio web, el Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas, se reserva el derecho, en cualquier momento y sin previa notificación a los usuarios, a modificar ampliar o suspender temporalmente la presentación, configuración, especificaciones técnicas y servicios del sitio web, de forma unilateral.

    • Links eta hiperestekak

      Aldaketa hauek webgunean dauden hiperesteketan eragina izan zezaketen eta hirugarren web orrietara bideratu. Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak ez du orrialde horietako eduki, informazio edo zerbitzuen inguruko inolako erantzukizunik hartuko bere gain. Izan ere,  Ministerioari ez dagokio aipatutako orrien jabetza eta ez du informatzeko soilik izango diren edukien berriztapenik egiten eta horrek ez du inolaz ere esan nahi Ministerioak orrialde horretako edukien titularrak diren pertsona edo erakundeekin inolako harremanik duenik.

      Domeinuko estekari dagokionez, hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren eta dagokion web orriaren jabearen artean harremanik dagoenik, ez eta Ministerioak web orri horretako edukiak edo zerbitzuak onartzen dituenik ere. Beraz, ez da aitortuko edo adieraziko Ministerioak hiperesteka hori berariaz baimendu duenik edo hiperesteka ezartzen duen web orri horretan eskainitako zerbitzuak gainbegiratu edo inola onartu dituenik ere.

      El Ministerio no se responsabiliza en modo alguno ni garantiza la calidad, exactitud, fiabilidad, corrección o moralidad de contenidos o servicios que el establecimiento del hiperenlace pueda ofrecer. El usuario o la usuaria asumen bajo su exclusiva responsabilidad las consecuencias, daños o acciones que pudieran derivarse del acceso a la página web del hiperenlace.

      Hiperesteka ezartzen duen web orriak ez du Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren inolako marka, izendapen, logotipo, eslogan edo bestelako bereizgarririk izango, hiperesteka beraren parte direnak salbuetsita.

      Hiperesteka ezartzen duen web orriak ez du legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren kontrako informaziorik eta hirugarren edozein eskubideren kontrako edukirik izango. terceros.

    • Hizkuntza anitzeko bertsioa

      1978ko Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluaren arabera eta Autonomia Estatutuekin bat etorriz, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren atarian azaltzen diren edukiak dagokien autonomia erkidegoetan ofizialak diren hizkuntzetan argitaratzen dira. Hau da, katalana, euskara eta galegoa. Atzerriko hizkuntza batean ere azaltzen da (ingelesa).

      Sakontasun-maila ezberdinen arabera itzuli dira atariko edukiak. Hala ere, atal batzuetako aldaketak oso azkar gertatzen direnez, eta zuzenbide-arauak kontutan hartuta, atal horiek ez dira itzuli, hala nola, “Prentsa”, “Nabarmendua” eta “Gaurkotasuna”.

      Web-atari honetan ingelesez azaltzen diren “ezarpen bikoitza saihesteko hitzarmenak” informazioa emateko baino ez dira, hitzarmen hauen bertsio ofizialak Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioko Itun-Bulegoan gordeta daudelako.

      Oro har, gaztelaniazko bertsioaren eta beste hizkuntzez egindako bertsioen artean itzulpenetatik eratorritako desfasea izan daitekeela adierazten da.

  • Berrerabiltzeko baldintza orokorrak

    • Baldintza orokorren betebeharrezkotasuna

      Baldintza orokor hauek, behin betikoak eta www.datos.gob.es/avisolegalAbre nueva ventana orrialdean eskuragarri daudenak, agiriak berriro erabiltzen dituzten eragileak lotuko dituzte horietara, horien mendeko agiriak erabili izanagatik. Ondorio hauetarako, sektore publikoko informazioa (merkataritzarako dena edo ez dena) berrerabiltzen duten pertsona fisiko edo juridiko guztiak “eragile berrerabiltzaileak” izango dira.

    • Jabetza intelektualeko eskubideak berrerabiltzeko eta esklusiboki ez lagatzeko baimena.

      Baldintza orokor hauek horien mendeko agiriak helburu komertzial zein ez komertzialarekin berrerabiltzeko aukera ematen dute.  Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen duen urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren 1.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, berrerabilpentzat ulertuko da Estatuko Administrazioa Orokorreko organoen eta estatuko sektore publikoko beste erakunde eta entitateen esku dauden agiriak erabiltzea. Lege honek pertsona físiko edo juridikoek -helburu komertzial zein ez-komertzialekin- estatuko sektore publikoko informazioaren berrerabilpena arautzen du, baldin eta erabilera hori jarduera administratibo publikoa ez bada. Baimendutako berrerabilerak  jarduera hauek barne hartzen ditu, besteak beste: informazioa kopiatzea, zabaltzea, aldatzea, egokitzea, berreskuratzea, berrantolatzea eta konbinatzea.

      Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 3. artikuluaren 2. atalean xedatutakoa da agiri kontzeptua; beraz, informazio guztia biltzen du, euskarria -materiala edo elektronikoa- eta adierazpen grafikoa -soinua edo irudia- gorabehera, eta ondorioz, baita bereizitako datuak edo datu gordinak ere.

      Baimen horrek, era berean, agiri horien gaineko jabetza intelektualeko eskubideak doan eta modu ez esklusiboan lagatzea eragiten du: erreproduzitzeko, banatzeko, komunikazio publikoa egiteko eta eraldatzeko jarduerak baimentzen dira, baimendutako berrerabiltze jarduera garatzeko beharrezkoak direnak edozer modalitate eta formatuan, pertsona ororentzat eta Legeak onartutako epe luzeenean.

    • Berrerabiltzeko baldintza orokorrak.

      Horien mende dauden agirien kasuan, hurrengo baldintza orokorrak aplikatuko dira horiek berrerabili ahal izateko:

      • Debekatuta dago informazioaren esanahia aldatzea.

      • Berrerabiliko diren agirien iturria aipatu beharko da: Aipamena honela egingo da: "Datuen jatorria: Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa".

      • Berrerabili diren agirien azken eguneratze data aipatu beharko da, baldin eta jatorrizko agirian agertzen bada.

      • Ezingo da adierazi, hitz-erdika esan edo iradoki Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak, berrerabilitako informazioaren titularrak, berrerabiltze horretan parte hartzen, hori diruz laguntzen edo babesten duela.

      • Eguneratze datari buruzko metadatuak eta, hala behar izanez gero, barne hartzen dituen berrerabilera-baldintza aplikagarriak babestu behar dira berrerabiltzeko agirian ezer aldatu edo ezabatu gabe.

    • Erantzukizun salbuespena.

      Datu multzoen erabileraren erantzukizuna erabiltzaileek eta berrerabili duten eragileek beren gain hartuko dute, eta horiek hartu beharko dute erabilera horretatik eratorrita, hirugarrenei egindako kalteen ardura.

      Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa ez da berrerabiltzen duten eragileen erabileraren erantzule izango, ez eta sortutako edo sor dezaketen kalteena edo galera ekonomikoena ere, zuzenean edo zeharka galera ekonomikoak, materialak edo datu galerak eragin ditzaketenak eta berrerabilitako informazioarekin egindako erabileran jatorria dutenak.

      Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa ez du bermatzen berrerabil daitezkeen agiriak era jarraituan egongo direla eskuragarri, ez edukian ez forman, eta ez du bertan dauden akats edo ez esateen gaineko erantzukizunik hartuko.

    • Eragile berrerabiltzailearen erantzukizuna.

      Eragile berrerabiltzaileak sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen inguruan aplikatzen den Araudia bete beharko du, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen 11. artikuluan aurreikusitako zigor-araubidea barne.

  • Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren web atariko diseinu, logo eta beste irudien gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak. Frames.

    Atariko diseinua, iturri-kodeak, logoak, markak eta bertan agertzen diren gainontzeko ikur bereizgarriak Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioarenak edo bere erakundeenak dira eta dagozkien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Era berean, atarian dauden irudiak ere babesten dituzte.

    Erabat debekatua dago atariko edukiak erabiltzea, erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea, baldin eta Ministerio honek espresuki hori egiteko baimenik eman ez badu. Atari honetako edozein eduki erabiltzeko baimena, erabiltzaileari emanez gero, soilik da erabiltzaileak eduki hori behera kargatzeko eta modu pribatuan erabiltzeko, betiere eduki horiek oso-osorik mantenduta.

    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aitortzen du hirugarrenen jabetza intelektualeko eta industria jabetzeko eskubideak errespetatzen dituela; horregatik, zure ustez, gune hau zure eskubideen aurka ari bada, mesedez, harremanetan jarri helbide elektroniko honetan: sugerencias.portal@minhap.es

    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak espresuki debekatzen du "framing" delakoak egitea, hau da, hirugarren pertsonek Atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten mekanismoak erabiltzea.

  • Izaera pertsonaleko datuak babestea.

    Web honetako postontzi eta harpidetze zerbitzuek eskatutako datu pertsonalak, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (datu pertsonalak babesteari buruzkoa) eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan (zeinaren bidez lege hori garatzeko araudia onartu baitzen) xedatutakoa betetzen duten fitxategietan sartuko dira.

    Postontzi eta harpidetze-formulario bakoitzean ezarritako zehaztapenekin bat etorriz, fitxategietan sartzeko, datuak zuzendu edo ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte erabiltzaileek.

  • Web orriaren erabileraren gaineko estatistikak

    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren webguneak Webtrends aplikazioa erabiltzen du eta horrek, denboraldi batez, “cookieak” instalatzen ditu baina estatistika-txostenak egiteko baino ez. Adibidez, orri bakoitzak izan dituen bisitak,bisiten ordua eta eguna

    “Cookieak” erabiltzailearen nabigatzailean sortutako fitxategiak dira eta erabiltzailearen jarduerak erregistratzeko helburua dute. “Cookieek” ez dute balio pertsona identifikatzeko, konputagailu-nabigatzaile-erabiltzailearen arteko konbinazioa ezagutzeko baizik. Aldi baterako indarraldia dute eta ez dira inolaz ere erabiliko norberaren datuak biltzeko.

    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak gai honetan ezarritako Lege-araubideak eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak emandako arauak betetzen ditu.

    Zehazki, honako cookie hauek instalatuko lirateke:

    CookieNombreFinalidadMás información
    WebtrendsWT_FPC.“Webtrends” deiturikoaren “First Party Cookie” bat da. JavaScript kodeak sortzen du bisitariak identifikatzeko. “IP” eta “timestamp” osatzen dute. Ez dira inolaz ere erabiliko norberaren datuak biltzeko. Más informaciónAbre nueva ventana
    WebtrendsWEBTRENDS_JD“SDC” zerbitzariak sortzen du. “Third Party Cookie” bat da eta “tracking cross-domain” lortzeko erabiltzen da. Ez da inolaz ere erabiliko norberaren datuak biltzeko. Más informaciónAbre nueva ventana

     

    Ministerioaren ataria erabiltzeko ez da ezinbestekoa cookien instalazioa baimentzea: zuk zeuk ezgaitu ditzakezu zure nabigatzailean.

  • Lege aplikagarria eta jurisdikzioa. Legezko ohar hau osatzen duten baldintzak interpretatzerakoan sortutako eztabaida edo arazoen kasuan aplikatu beharreko legedia Espainiakoa izango da, baita oraingo Atariko zerbitzuekin lotutako beste edozein gairen kasuan ere. Atarira sartzeak edo eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeak sor ditzakeen arazoak konpontzeko Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak eta erabiltzaileak adosten dute erabiltzailearen helbideari dagozkion epaile eta auzitegien menpe jarriko direla, betiere helbide hori Espainian baldin badago.

 

Bilatzaileaz

Generic bilaketa Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak forma

Banners Destacados

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Abre nueva ventana)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Abre nueva ventana)Central de informacionParte-hartze publikoa arautze-proiektuetan